Itxi

Nagua Alba

'Salbuespenezko politika baino ez da PPrena; gatazka areagotzen ari da'

Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusiak iritzi dio Madrilgo Gobernua botere judiziala erabiltzen ari dela Kataluniaren kontrako tresna gisa eta horrek kalte izugarria dakarkiola demokraziari.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mariano Rajoyren gobernua Kataluniako gatazka areagotzen baino ez da ari, Nagua Albaren arabera. Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusiak 'Faktoria'n esan du Jordi Cruixat eta Jordi Sanchezen esperatxatzeak gatazka areagotu baino ez duela egiten, salbuespen politikan ari dela PP eta itxura guztien arabera, "Konstituzioaren 155 artikulua aplikatzeko nahia" gauzatu egingo duela. Cruixat eta Sanchez preso politikoak ote diren galdetuta, Albak zehaztu du gatazka politiko baten testuinguruan egin diren kartzeleratzeak direla eta "bide judiazala erabili egin dituela Gobernuak" borroka horretan. "Hau gelditu egin behar da, mesedez. Elkarrizketa sustatu behar da" eta utzi egin behar zaio indarkeria apostuak egiteari. Berretsi du hitzartutako erreferenduma dela Podemosen apustua eta irtenbide bakarra dela korapilo hau askatzeko.

Bestelako lurralde antolakuntza behar da. Estatu mailako proeiktu baten alde gaude, baina orain daukagun ereduak ez ditu nazio eta herritarren nahiak eta beharrak asetzen", iritzi dio. Gaineratu du Legebiltzarreko ponentzian egin dituztela hainbat proposamen eta gizarte arloan ere egin behar direla aldaketak.

rela aldaketak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)