Itxi

Goazen telesaileko Mikel

Markel Gajate: 'Ez dakit aktore lanetan edo enpresaritzan arituko naizen'

Australian dago Markel Gajate aktorea enpresaritza ikasketak egiten. Ikasteaz gain, tabernari eta plater garbitzaile edo 'dishwasher' lanetan dabil.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Udan grabatu dute 'Goa!zen' telesaileko bigarren denboraldia. Bere sekuentziak arin grabatu eta Australiarako bidea hartu du Markel Gajate aktoreak. 'Faktoria'n harekin hitz egin dugu.

Enpresaritza ikasketak egiten ari da, eta aldi berean, taberna batetan zerbitzari eta plater garbiltzaile lanetan dabil Markel. Lauhileko hau bukatu eta Mexikorako bidea hartuko du aktoreak enpresaritzako ikasturtea bukatzeko.

Etorkizunari buruz galdetuta, oraindik ez daki enpresa gizon edo aktore izango den. Momentuz, koalak eta kanguruak ikusi ditu, eta kanguru haragia dastatzeko aukera ere izan du. Izan ere, esperientzia bikaina izaten ari da Australian ikastea...

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)