Yurgi Agirre
'Pasaiako badia' dokumentala estreinatu da
Kasuari argia emateko zuzentasunez eta zorroztasunez egin dute lan egileek: Xabier Otamendik, Erik Aznalek eta Yuri Agirrek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Yuri Agirre 'Faktoria'n izan dugu, Pasaiako badia dokumentala aurkezten. Hamasei lagunen testigantzak jaso dituzte dokumentalean, besteak beste, senitarteko, Pako Etxeberria forentsearena eta Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiarena.
Azken horrek adierazi du, 'tranpa zikin bat' izan zela 1984an Pasaian gertaturikoa, baita mendekua ere. Lau lagun hil zituen poliziak: Dioni Aizpuru, Rafa Delas, Pedro Mari Isart eta Jose Mari Izura.
ose Mari Izura.