Xabier Ortueta AFM
'Sektoreko enpresen % 15 gelditzen dira krisi aurreko egoerara itzultzeko'
AFMko zuzendari nagusiak esan digu Espainiako barne merkatua hobetu behar dela; Alemania, Italia eta Frantziako merkatuetan sendotasuna ikusten dela, eta Mexiko eta Asian ere egoera bideratzen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Makina Erreminta sektorea 21. biltzarra ari da egiten. Xabier Ortueta, AFMko zuzendari nagusiarekin hitz egin dugu 'Faktoria'n, eta esan digu 2008an hasitako krisia ez dela erabat gainditu, oraindik enpresen % 15 gelditzen direla krisi aurreko egoerara itzultzeko. Industriak etorkizuna izateko, gazteak behar ditu, eta horien artean emakumeak tailerretan.