Donostialdeko metroa
'Metroaren tunela harkaitzetan zulatuko da, ez lur bigunetan'
Donostialdeko metroaren eraikuntzak sortu dituen zalantza, galdera eta kezkak erantzuteko Topogunea izeneko bulegoa ireki dute Amarako tren geltokian. Bertara joan gara sortutako galderak erantzuteko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jon Ugalde ingeriariarekin eta Gorka Eraña Topoguneko komunikazio arduradunarekin hitz egin dugu 'Faktoria'n. Donostialdeko metroa beharrezkoa dela diote, gaur egun dagoen trenbide sarea nabarmen hobetuko duela diote. Orain arte, trena ez zegoen tokietan tren zerbitzua emango dela defendatzen dute. Zumaiatik Hendaiara doan korridorean etenik ez dela izango azpimarratu dute.
Tunelen eta geltokien lan nagusiak 3 puntu zehatzetan egingo direla adierazi dute: Zarautz kalean, Morlansen eta Pio Baroja kiroldegiaren inguruan. Eta sortu diren galderen inguruan, argitu nahi izan dute, tunelak ez direla lur bigunetan zulatzen, dena geruza gogorrean egingo dela, harkaitzean.
a, harkaitzean.