Itxi

Jokin Bildarratz

'PP eta PSOErena da ardura osoa'

Senatari jeltzaleak "dudarik gabe" bi alderdi horiei egotzi die bitarkaritza ahaleginek emaitzarik eman ez izana.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Konstituzioaren 155 artikulua indarren jar dadin eragotziko lukeen akordiorako aukerarik ez du ikusten, jada, Jokin Bildarratz EAJk Espainiako senatuan duen ordezkariak. "Kataluinaren kontra gogor jokatzearen aldera jarraitzen dute", azpimarratu du 'Faktoria'n.

Jakinarazi du, Iñigo Urkullu lehendakariaz gain, beste bitartekari asko aritu direla, azken unerarte, ahaleginean eta PPeta PSOErena, bi alderdi horiena dela, akordioak porrot egin izana. "PPk eta PSOEk begiak itxita jarraitzen dute. Ez dute ikusi nahi Kataluniako errealitata" eta "egia berdaderoa dena da PPk eta PSOEk herri baten kontra, jarriko dutela 155a martxan". Alde horretatik, garrantzia kendu die PSOEk artikulu horren aplikazioa mailakatua izan dadin egin duen proposamenari.

EAJ eta PPren arteko harremanei buruz esan du "beste fase batetan gaudela" eta "Alderdi Popularrak orain baduela Alderdi Sozialista beste akordio eta egonkortasun bat lortzeko".

bat lortzeko".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)