Itxi

Tearekin egindako ardoa

Taig MacCarthyk Poet ardoa aurkeztu du: Te ezberdinekin egindako 3 ardo

Taig MacCarthy donostiarrak Indian garatuta ideia gauzatu du eta tearekin egindako hiru ardo aurkeztu ditu. Europan dagoeneko arrakasta lortu du eta Danimarkan dago produktua aurkezten.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Taig MacCarthy donostiarrak "Poet" ardoa aurkeztu du. Hiru te ezberdinekin egindako hiru ardo dira. Indian egindako bidaia batean bururatu zitzaion bi edariak edari bakar batean uztartzea.

Momentuz Europa mailan arrakasta lortu duela adierazi du. Produktuak webgunearen bidez jarri dituzte salmentan, irismen maila handiagoa dela ondorioztatu baitute.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)