Itxi

Itxaso Mendiluze

'Ai Wei Weik beti du askatasunaren konpromisoa'

Artista txinatarrak errealitatearekin eta, batez ere, errefuxiatuekin duen konpromisoaz aritu da 'Faktoria'n arte komisarioa.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ai WeiWeik arrakastaz aurkeztu du Valladolideko Semincin Human flow munduan eraikitzen ari garen hesi berriei buruzko dokumentala. Itxaso Mendiluze arte komisarioak artista txinatarrak egindako ibilbidea gogoratu du 'Faktoria'n, eta azpimarratu, Ai WeiWei beti egon dela errealitatearekin oso konprometituta.

Faktoriako kolaboratzaileak gogoratu du bai politikak eta baita arteak ere munduaren eta errealitate baten gogoeta egiten dutela. "Artearen atzean beti dago diskurtso bat. Gure errealitateak arazo asko planteatzen dizkigu pertsonalean, sozialean, ekonomikoan... eta arteak ezin dio horri ihes egin". "Hori bai", zehaztu du, "irratiak notiziak bezala, arteak saiatu behar du zerbait pizten". Eta Ai WeiWeik hori bete-betean lortzen du.

 

du.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)