Mugak arkitektura bienala
'Arkitekturak ez du izan Euskal Herrian debate irekirik'
Donostian urtarrilera arte egingo den Mugak arkitektura bienalari buruzko xehetasunak, Euskadi Irratiko 'Faktorian'.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Beste arteen aldean, arkitekturak halako hausnarketa serio bat behar du'. Guillermo Zuasnabar arkitektoaren iritzia da. Azarotik urtarrilera bitartean, Donostiako Miramar Jauregia egingo den arkitektura bienalean parte hartuko duen adituetako bat da. Donostiarra izatez, Reusen ematen ditu arkitektura eskolak.
Zuasnabarren hitzetan, 'Euskal Herrian joera izan da batez ere, diseinoa kanpotik ekartzekoa. Ez dugu diseinua landu'. Euskal hiriburuez galdetuta, Donostia 'urrezko kaiola' gisa definitu du, 'gure edortasunaren preso' garelako, bere ustez. Bilbon, arkitektura eta diseinu esparruan gertatu den aldaketaren oinarria, Zuaznabarren arabera, metroa izan da.