''Leihoak zabalik''
Jabier Muguruza:'Gorputzak aldaketa eskatzen zidan'
Bere azken lana aurkeztu digu Jabier Muguruzak. Lan honekin aldaketa bat bilatu duela azaldu digu, konfort gunetik atera nahi izan duela eta hori egin duela Leihoak zabalik lanarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jabier Muguruzak bere azken lana aurkeztu du, 'Leihoak zabalik. Besteak beste, Harkaitz Cano, Jose Luis Padron, Iban Zaldua edota Angel Erro izan ditu bide lagun, abestien hitzak idatzi dituzte guztiek ere.
Muguruzaren hamabostgarren lana da eta berak azaldu digunez, oinarri akustikoa alde batera uzte erabaki du, eta elementu elektronikoak ardatz hartu ditu. Gorputzak aldaketa eskatzen ziola dio musikariak, konfort gunetik atera nahi zuela eta horregatik sustatu duela estilo aldaketa hori.