Itxi

Marisol Garmendia

'Ez dugu burua galdu, autobus zerbitzuak bermatu eta indartuko ditugu'

Marisol Garmendia Gipuzkoako Aldundiko Mugikortasun diputatua, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gipuzkoan, herriarteko autobus zerbitzuen lineak berrantolaletzeko proposamena egin du Foru Aldundiko Mugikortasun departamentuak. Debagoienean aldaketak egin dituzte, eta herritar eta udalen alegazioak jaso dituzte Tolosaldean eta Buruntzaldean egin nahi duten birmoldaketarako. Zerbitzuak murriztea egotzi diote Marisol Garmendia diputatuaren sailari. 'Faktoria'n, dena den, Garmendiak ukatu egin du murrizketarik egon dela.

Plana egiten ari dira, alegazio guztiak aztertuko dituzte, eta, behar den kasuetan, plana moldatzeko prest daudela esan du Garmendiak. Halaber, egin zaizkien kritiken artean "arrazoi politikoak" daudela gaineratu du, eta herritarren artean "beldurra zabaldu" nahi dutela, bereziki ezker abertzaleak. Gipuzkoako Mugikortasun diputatuak erabat baztertu du ekonomia irizpideak gailendu direnik egin nahi duten birmoldaketan, eta linea batzuen maiztasuna aldatzeko "arrazionaltasun arrazoiak" erabili dituztela azaldu du. "Puntako orduetan ez da autobusik kendu, alderantziz, indartu egin dira", esan du Garmendiak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)