Fabian Laespada
'Bidegabea zena, bidegabea da'
Memoriaren eragin positiboez osatu du iritzia Fabian Laespada iritzi-emaleak
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mario Benedetti aipatuta hasi du bere ostiraleroko irrati-jarduna 'Faktoria'n Fabian Laespadak eta memoriaren eta berreskidetzearen aldeko apologia egin. Historiak datu zehatzak behar dituela jaso azaldu du, eta, aldiz, memoriak, "historia erreal horrek pertsona jakin batzuei zer nolako minak eragin dizkien" aitortzea. Ariketa hori derrigorrezkoa jo du Laespadak, eta bide hori denek egin behar luketela aldarrikatu du.