Itxi

Unai Rementeria

'Euskal taldeak ere MTV sarietan izan daitezen landuko dugu'

Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu du Bilbo eta Bizkaiari ezezik, "Euskadi osoari zabaltzen zaion aukera" dela horrelako ekitaldi handia hemen egitea

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bilbori eta Bizkaiari ez ezik, "Euskadi osoari zabaltzen zaion aukera da" Europako MTV sariak datorren urtean hemen banatzea. "Zer nolako herria garen eta zer nolako pertsonak garen jakiten dutenean, benetan liluratuta geratzen dira eta errepikatu eta errepikatu egiten dute", esan du Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak 'Faktoria'n: "Horrek merezi du benetan".

Rementeriak zehaztu du oraindik goiz dela hurrengo urtean zein artista eta zein eskenalekutan arituko diren zehaztea, baina jakinarazi du, "euskal taldeak ere sarietan izan daiten landuko" dutela. Gala ez ezik, aste osoko jardunaldia izaten dela gogorarazi du ahaldun nagusiak eta landuko dutela bertako taldeek bertan ere izan daitezen.

Azterketa sakona egingo dute aurrerantzean ekitaldi handi hori Bilbon egiteak ekarriko duen onura ekonomikoaz eta azpimarratu du, momentuko eragina ez ezik, munduan gala hori ikusten duten 500 milioi ikusleek etorkizunean eragin dezaketena neurtu behar dela.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)