Itxi

Ainhoa Aizpuru

'Enpresa txiki eta ertainen erabakitzeko guneak bertan errotzea posible da'

Ekonomian egiten duten traktore lana kontutan hartuta, lantegietako belaunaldi aldaketa nola lantzen ari diren azaldu digu Gipuzkoako Aldundiko Ekonomiaren Sustapeneko diputatuak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gipuzkoan, industria arloan, 900 enpresa txiki eta ertain ari da jardunean; urtean 7.000 milioi euro fakturatzen dituzte eta 31.500 laguni ematen diete lan. Askok, gainera, inbertsio handia egiten dute ikerketa eta garapenean: ehuneko 3 inguru, estatuko bataz bestekotik gora. Eta alor horrek ekonomiaren pisuan duen garrantzia ikusita, lantegi horietako belaunaldi aldaketa nola egin lantzen ari dira Gipuzkoako Aldundiak sustatuta, jabetza horiek saldu eta erabakitzeko guneak kanpora joan ez daitezen lortzeko. "Aurrez eta elkarlanean arituta, erabakitzeko guneak bertan geratzea posible da", azpimarratu digu Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Aldundiko Ekonomiaren Sustapeneko diputatuak 'Faktoria'n.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)