Euskal Futbol Selekzioa
'Jokalari egokienak dira larunbatean Txekiar errepublikari irabazteko'
Iraia Iturregi Euskal futbol selekzioko bigarren entrenatzaileak larunbateko partidaren inguruan hitz egin du. Partidak jaia izan behar duela dio, batia emakumeen futbola sustatzeko aukera ere.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Larunbatean jokatuko dute Ipuruan Euskal eta Txekiar Errepublikako selekzioek norgehiagoka. Arratsaldeko bostetan izango da partida, eta sarrerak 5 euroan daude salgai eta eskuragarri daude Eibar futbol taldearen eta Euskal selekzioaren webguneetan, eta larunbatean bertan Ipuruako txarteldegian.
Iraia Iturregik, Euskal futbol selekzioaren bigarren entrenatzaileak, norgehiagokaren inguruan hitz egin du "Faktorian". Norgehiagokarako jokalari egokienak aukeratu dituztela dio, partida gogorra izango direla baina garaipena lortzeko prest daudela. Larunbatekoak jai bat izan behar duela adierazi du, eta baita emakumeen futbola sustatzeko aukera ere.