Itxi

Michelin izarrak

Eneko Atxa: 'Oso pozik, udaberrian ireki genuen eta ez genuen saria espero'

Eneko Atxak laugarren Michelin izarra lortu du; hiru ditu Azurmendi jatetxeak, eta laugarrena irabazi du aurten Larrabetzun bertan zabaldu duen Eneko jatetxearekin. Bizkaitarra oso pozik mintzatu da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Michelin izarrak eman dituzte bart Tenerifen. Paulo Airaudo argentinarraren Donostiako Amelia jatetxeak bere lehendabiziko izarra irabazi du, eta Eneko Atxa sukaldariak, berriz, laugarrena. Orain arte hiru izar zituen Azurmendi jatetxearekin, eta laugarrena irabazi du Larrabetzun aurten, udaberrian, zabaldu duen Eneko jatetxeari esker.

Atxaren hitzetan, "oso pozik gaude, udaberrian ireki genuen aspaldian buruan genuen proiektua, eta horrelako ikur batek asko pozten gaitu". Horren arabera, Eneko jatetxean sukalde dinamikoa eta ekonomikoa eskaintzen dute, baina betiere goi-mailako kalitatea bermatuz.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)