Isabel Erro, 103 urte
'Pazientzia da bizitzan izan dudan lagunik onena'
Isabel Errorekin, 103 urteak bete berriak dituen amonarekin, izan gara Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Isabel Errok 103 urte ditu. Nafarra da sortzez baina, 16 urterekin joan zen Donostiara bizitzera. Pasa den urtera arte, bakarrik bizi zen Donostiako bere etxean. Bizitzaz, adinaz eta munduaz hitz egin dugu Isabelekin eta utzi digu bere adinera iristeko sekretua: "pazientzia" eta bereziki, zintzotasunarekin jokata, "zintzoa izan behar da".