Itxi

N-1ean bidesariak

'Bidesari hauekin kamioi-gidari batzuek hilean 1.000 euro ordainduko dituzte'

Jaione Ugaldek, Hiru garraiolari autonomoen sindikatuko komunikazio arduradunak, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du Nazional 1 errepideko bideariek sektorea "jota utziko" dutela.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

2018ko urtarriletik aurrera, Gipuzkoan Nazional 1 errepidea erabiltzen duten kamioi-gidariek bidesaria ordaindu beharko dute. Gipuzkoako bide azpigiretarako sailak bidesarien prezioa jasotzen duen proposamena idatzi eta bidali du Europara: 56 xentimo eta 6'89 euro artean ordaindu beharko dute kamiolariek, egiten duten ibilbidearen araberakoa.

Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak haserre eta tristuraz hartu albistea. Jaiona Ugalde komunikazio arduradunak 'Faktoria'n esan du, "sektorea jota utziko dutela" eta bereziki, Euskal Herriko gidariariek biderasariak ordaindu beharko dituztela. Adibidea jarri digu, "Altsasutik Beasainerako bidea egiten duen gidari batek, egunenan laupabost aldiz pasa beharko du ordainlekuak eta hilean 1000 bat euroko gastua izango du".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)