Itxi

Irulegi gaztelua ikusgai

Aranzadi elkarteak Irulegi gazteluan egindako lan arkeologikoa amaitu du

Nafarroako defentsarako gerrikoan zegoen gaztelua berreskuratu du Aranzadi elkarteak. Arkeologoek 924. urteko aztarnak topatu dituzte, besteak beste; ezpatak, geziak edota txanponak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aranzadi elkarteak urte luzez egindako lana aurkeztu du gaur. Taxoaretik 5 kilometrora dago Irulegi gaztelua. Nafarroako Erresumaren defentsarako gerrikoan zegoen, baina erreinuaren bukaera bazetorrela aurrikusi eta, Nafarroako errege-erreginek Irulegi botatzeko agindua eman zuten, gaztelarrek ez zezaten aukerarik izan hura erabiltzeko. Gaztelua 1494. urtetik utzitza zegoen, baina zati handi bat berreskuratzeko aukera izan dute.

Juantxo Agirre Aranzadiko arduradunak egindako lana azaldu digu 'Faktoria'n. Bere hitzetan, arkeologo batentzat ametsa dela urte hauetan egindakoa. Egunerokoan erabiltzen zituzten elementuak topatu dituzte: ezpatak, geziak edota txanponak, 924ko erreferentziak ere topatu dituzte.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)