Jonan fernández
'Ez dugu ikusten aldaketa sakonik, momentuz, Frantziako kartzela politikan'
Eusko Jaurlaritzaren Bakea eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak esan du 'eufemismorik gabe' esan behar duela ETAk desagertu egin dela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Presoen urruntze politikari buruzko txostena jaso berritan, Jonan Fernandez Eusko Jaurlariztaren Bakea eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak 'Faktoria'n esan du espetxe politikarekin zerikusia duten eragile guztiei bidal dietela, baina ez dutela erantzunik jaso oraindik. Jaurlaritzak, espetxe politikari lotuta, Espainiako eta Frantziako gobernuekin harreman zuzena duela azpmarratu du. Frantziako gobernuaren aldetik 'aldaketatxoren bat planteatu' dela aipatu du, baina ez luke nahi espektatiba faltsurik bultzatzea, eta, momentuz, ez dute ikusten 'aldaketa sakonik Frantziako espetxe politikan'.
Fernandezen hitzetan, denbora pasatzen doan neurrian, gero eta zailagoa da ulertzea oraingo egoera, epe guztiak gaindituta baitaude presoak gerturatzeko. 'Nik utse lortuko dugula aldaketa hori egitea, baina mentalitate aldaketa ere behar da. Gauza bera egiten jarraitzen badugu, beti bezala jarraituko dute. Bakoitzak pentsatu behar du zer aldatu behar den egoera aldatzeko'. Nabarmendu du ETAk eufemismorik gabe desagertu behar duela: 'Argi gertau behar da iragarpena egiten den unteik ETA existitzen den edo ez'.