Soil Koncept
Soil bidaiatzeko mikrokarabana diseinatu dute Mendizabal ahizpek
Karabana tolesgarriaren prototipoa egin nahian dabiltza Irati eta Gorane Mendizabal ahizpa arkitektoak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
#IzanSoil ideia dago Soil Koncept proiektuaren atzean. Ordizian bizi diren Irati eta Gorane Mendizabal ahizpa zaldibiarrek behar ditugun gutxieneko gauzekin bidaiatzeko eta deskonektatzeko pentsamenduari heldu diote, eta mikrokarabana tolesgarria diseinatu dute. 'Faktoria'n izan ditugu euren proiektua erakusten.
Itxita, garaieran eta zabaleran, kotxe arrunt baten neurriak ditu. Kalkulatuta dute garaje batean sartzean, kotxeak eta karabanak 6 metro beteko dituela. Irekita, berriz, bikoitza izango da, gutxi gorabehera. Printzipioz, bi pertsonarentzat egin dute diseinua. Prototipoa egin nahian dabiltza apirilerako, eta crowfundinga egitenari dira eraiki ahal izateko. Aste honetan amaituko dute kanpaina. Ekonomikoki eta lanaren bidez lagun daiteke proiektuan, eta lortutako diruaren arabera jarriko dizkiote zerbitzu gehiago edo gutxiago. Hori bai, plaka fotoboltaikoak jarri nahi dituzte, karabana jasangarria eta autonomoa izateko.