Taxi-gidarien egunerokoa
Mikel Otermin taxi-gidariarekin Donostia erdigunetik bidaia egin dugu
Mikel Oterminek 15 urte daramatza taxi-gidari lanetan. Bere egunerokoa kontatu digu, lanbidea nola aldatu den errepasatu du gurekin eta hausnarketa egin digu txoferdun alokairuen mehatxuaz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mikel Otermin Donostiako taxi-gidaria da. "Faktoria" saioan bere ibilbide bat ezagutu dugu, 15 urte daramatza lanbidean, eta urte hauetan guztietan gauzak nola aldatu diren kontatu digu. Gainera, erabiltzaileen inguruan, gertatutako pasadizoen inguruan, edota taxi-gidari izateko behar den psikologiaren inguruan hitz egin digu.
Uber edota Cabify zerbitzuen polemika dela eta, taxi zerbitzuaren etorkizunaren inguruan hausnarketa egin du eta baita zerbitzu hauen mehatxuari buruz ere.