Nerea Mujika
'Euskal kulturan inbertitzeak merezi du'
Aje gozoz utzi du aurtengo Durangoko azokak Gerediaga elkarteko presidentea. Oso pozik daude emaitzekin eta jarrerekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Oraindik azken zenbakiak egin behar dituzten arren, "oso pozik" daude Gerediaga elkartean Durangoko Azokaren 52. ekitaldi honek utzi dituen emaitzekin. 110.000 entzule eta zazpi milioi eurotik gorako eragin ekonomikoa izan du azokak Durangon eta eskualdean eta horrek erakusten du, Nerea Mujika elkarteko presidentearen arabera, "kulturan inbertitzeak merezi duela" erakusten du. Zenbakien gainetik, dena den, jarrerak eta aniztasuna azpimarratu ditu 'Faktoria'n Gerediagako arduradunak.
ko arduradunak.