Kargatzen...
Itxi

Iñaki Gomez

'Kameren atzean zenbat talentu dagoen frogatzea lortu du 'Handia'k'

Irusoingo ekoiztetxeko produktore exekutiboak uste du kalitate handiko talde oso konpetentea duela euskal zinemagintzak

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Ametsetan ere ez" zuen irudikatu Handia-ko lantaldeak hainbeste Goya hautagaitza izango zituztenik. Iñaki Gomez Irusoingo produktore exekutiboaren arabera, euskal zinemagintzak duen lan-taldearen kalitatea eta konpetentziaren mailaren erakusgarri da hori. Bereziki pozik daude, kamera aurreko lana bezala, kameren atzean dagoen proiektuaren neurria baloratu delako: 'Handia-k lortu du frogatzea zenbat talentu dagoen kamaren atzean'.

Azaldu du filma bakoitza dela, diruari begiratuta, "abentura handi bat', baina horrelako erronkek, "bere lana maite duen lan-taldearekin" eginda, erronka zoragarri bilakatzen direla azaldu du. Aitortu du Euskal Herritik kanpora Handia-k ez duela uste zuten harrera izan areto komertzialean, baina Goyen inguruan, filmari beste bultzada bat ematen saiatuko direla esan du.

Otsailaren 3ko galan zer gertatuko den ez dakite  -"arrasorik ere ez"-, baina ahaleginduko dira, baita ere, Espainiako zinema akademiako kideengana hurbiltzen ("aktoreek dute pisurik handiena"). Hala ere, hautagaitza kopurua bera "sari zoragarria" jada badela azpimarratu nahi izan du Irusoineko produktoreak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)