Maialen Lujanbio
'Ahalik eta ondoen eta deserosoen jarraituko dut. Nire burua berrasmatzen'
Euskal kulturaren kontestuan katebegi bat direla azpimarratu du Euskal Herriko bertsolari txapeldunak, "handitasunaren indarra" baduela bertsolaritzak eta eragiten jarraituko dutela "plazaz plaza".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gustura eta pozik dago Maialen Lujanbio finalaren ostean. Asmatu zuen. "Betetasun hori da satisfazio handiena. Bai erregistro gehientsuetan. Bai bizietan eta baita mamitsuetan, denetan nahiko asmatu izanaren sensazioa daukat", esan digu 'Faktoria'n.
Txapela bigarrenez janztea eta Baserri eta Amurizaren pare jartzea "izugarria" dela iritzi dio eta aurera begira, berak oraingo jardunean jarraituko duela "ahalik eta ondoen, ahalik eta txukunen. Eta era berean, ahalik eta deserosoen. Nire burua berrasmatzen". Eta ahalegin horri berak ez baizik, bertsogintzan "plazaz plaza" ari diren guztiek helduko diotela gaineratu du.