Nagua Alba
'Hasierako puntuan gaude berriro'
Espero ez zituzten emaitzak izan arren, erreferenduma eta estatuaren erreforma proposatzen jarraituko dutela dio Podemoseko parlamentarioak
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nagua Alba Podemoseko Kongresuko ordezkariak azaldu du, "ahalik eta elkar-lan handienaz" proposatuko dutela erreferenduma eta estatuaren erreforma. "Hori izan da gure helburua eta horretan jarraituko dugu", azpimarratu du, nahiz eta, onartu duen erdi-bideko proposamen horrek ez duela nahi luketen babesa lortu atzoko hauteskundeetan. "Kanpaina hian polarizatuta egoteak ez dio mesede egin, gure proposamenari, proposamen sendoa zen arren" Comú-k egindakoa. Albaren arabera, Kataluiniako hauteskundeek erakutsi dute Mariano Rajoyren gobernuaren irtenbide "zoroa"k ez duela irtenbiderik ekarri: "Hasierako puntuan gaude berriro".