Hilketa
Agirrebeitia: 'Herritarrak lur jota daude. Sinestezina da'
Zornotzako alkateak Ibon Urrengoetxearen hilketa salatu du, eta lekukoen laguntza eskatu du.
Andoni Agirrebeitia Zornotzako alkatea Faktorian izan da goizean. Ibon Urrengoetxea herrikidearen hilketa dela eta, herria "lur jota" ikusten duela azaldu du, "amorrua" dela nagusi Zornotzan: "Kostako zaigu burua jasotzea".
Zornotzako Udaleko bozeramaileen batzordeak gaitzespen oharra onartu du, alderdi guztien babesarekin. Udalak ez du ikerketaren inguruko datu berririk, eta lekukoen laguntza eskatu du alkateak.