Euskaldun bat NASAn
Iker Lizeaga, NASAn satelitea eraikitzen ari den andoaindarra
Gizakia Martera irits dadin ezinbestekoa izango da Lizeagak aurten eraiki eta espazioratuko duen satelitea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
24 urte besterik ez dituen arren, Iker Lizeaga andoaindarra satelite bat eraikitzen ari da NASAren Washingtongo egoitzan. Eguzkiaren erradiazioa neurtzen duen aparailu bat izango da; 10 bat urte barru Martera joatea aurreikusten den astronautak eguzki ekaitzetatik babestuko ditu horrek. Euskal Herrian bisitan izan dela aprobetxatuz, 'Faktoria'n izan dugu.