Itxi

Joseba Asiron

'Ez dut sentitu inoiz gure gobernua Aranzadiren menpe egon denik'

Legegintzaldi honetako hirugarren urtean, hirugarren aurrekontuak izatearen garrantzia azpimarratu du Iruñeko alkateak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Legegintzaldi honek hiru urte egin ditu eta hirutik hirutan izan ditugu aurrekontuak", esan du Joseba Asiron Iruñeko alkateak 'Faktoria'n egindako elkarrizketan eta gaineratu du hori oso berri ona dela hiritarrentzat. Datorren hilaren 16 honetan onartuko dituzte aurrekontuak eta zehaztu du Asironek ez duela sekula sentitu Aranzadiren botoen menpe egon denik ez aurrekontu proiektua, ez bere gobernua.  "Negoziazio sano batetan mugitu gara. Ez da ez baten ez bestearen aurrekontuak, aurrekontu transbersala izango da horregaitik", azpimarratu du. 2017ko maiatzean izan zuten krisitik, Iruñeko udal gobernua "birjaio" egin dela esan du eta "oso inportantea" dela hori hemendik aurrera egingo duten bidean.

Udal haur eskolen aferari dagokionez, bestalde, emandako urratsak "justuak eta zuzenak" izan direla errepikatu du eta "hamaika aldiz erabakia hartu behar izan balu ere, hori hartuko" lukeela berriz, nahiz eta zerbitzu juridikoen txostenaren zain dauden Nafarroako Auzitegiak hartutako erabakiaren kontra helegitea jarriko duten erabakitzeko . "Iruñea bi hizkuntzen hiria izan da eta hori bermatzea dagokigu".  Alde horretatik, PSNk oposizioa egiteko euskararen bandera hartu izana salatu du.

2016ko Sanferminetan egindako bortxaketa salaketaren osteko prozesua, "kezka eta nazka handiz" bizi izan duela ere azaldu du eta "mundu guztia kalean lasai ibiltzeko aukera izango duten hiri baten alde" egiten jarraituko duela gaineratu.

 

 

>

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)