Kroketaren jatorria
Kroketaren nazioarteko egunean jaki honen jatorria jakin nahi izan dugu
Kroketaren lehenengo erreferentzia 1817 urtekoa da,Luis XIV.aren sukaldaria zen Antonin Carêmek “croquettes a la royale”ak prestatu zituen urte hartako afari baterako.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kroketaren Nazioarteko Eguna ospatzen da urtarrilaren 16an eta "Faktoria"n jaki honen jatorria ezagutu nahi izan dugu.
Hitzaren jatorria bera frantsesa da, 'croquer' hitza, frantsesez kurruskatsua esan nahi du. 1817 urtekoa da hitz honen lehen erreferentzia, Luis XIV.aren sukaldaria zen Antonin Carêmek 'croquettes a la royale'ak prestatu zituen afari batean. Orduko errezetan idatzi zuenaren arabera: kroketak 24 orduz jalkitzen utzi eta ondoren ogi birrinduarekin eta arrautza-irinetan pasa behar zirela esan zuen. Kroketa haiek trufa eta errota zeramaten.
Gauzak asko aldatu dira ordutik, zapore askotariko kroketak egiten dira gaur egun. Aurreko urtean Nafarroan Kroketaren lehenengo Astea egin zuten eta lehiaketa hori irabazi zuen Iruñazar tabernako Gorka Aginagak euren kroketaren sekretua kontatu digu. Euren proposamenak boilurra zeraman eta gaur egun tabernan egunero eskaintzen dute, Gorkaren esanetan, astean 14 litro kroketa masa prestatzen dituzte eta kroketa bakoitza banan-banan frijitzen dute.
frijitzen dute.