Garbiñe Ubeda
'Trenaren ipuina'
Tren lasterraz eta euskal Y grekoaz osatu du Garbiñe Ubedak goizeko 'Faktoria'n estreinatu duen kolaborazio tarteko lehen iritzi-jarduna.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Ez dakigu gure ametsa, gure trena, nola demontre gauzatuko den azkenerako, ez noiz, noraino, eta are gutxiago norentzat edo zertarako. Hogei urte beharko ditu guztira, lau hiri ziraldoka lotzeko. Baina ez gaitezen melodramatiko jarri, hain da polita gure txu-txu trena...", iritzi dio Garbiñe Ubedak.
Zortzietako albistegiaren aurreko iritzi tarteko kolaboratzaile berria da Ubeda. Hamabostean behin arituko da tarte horretan.