Anorexia lehen pertsonan
Itxaro Mendizabal: 'Nire egunerokoa obsesio bat zen'
20 urtez anorexiaren atzaparretan izan ostean gaixotasunari nola aurre egin zion kontatu digu Mendizabal beasaindarrak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Bazkaltzeko, pepino erdia jaten nuen. Afaltzeko, beste erdia. Askotan, ura edateari ere uzten nion". Itxaro Mendizabalek anorexiaren ondorioak pairatu zituen 20 urtez. 30 kilo pixatzera iritsi zen, eta psikiatrikoan egonaldiak ere egin behar izan zituen. Gaixotasunetik sendatzea "zaila" iruditzen zaion arren, gaur egun "kontrolatua" du beasaindarrak. Bere bizipenak kontatu dizkigu 'Faktoria'n, anorexia duten pertsonentzat lagungarri izan daitezkeelakoan.
akoan.