Michel Etxebest
'Kanpotik ez dirudi aski. Baina etxe handia ari gara eraikitzen Elkargoan'
Gaurko egunez, duela urtebete, aukeratu zuten Jean-René Etchegaray Baionako alkatea Euskal Hirigune Elkargoko presidente. Michel Etxebest Maule-Lextarreko auzapezarekin hitz egin dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Etxe handi baten eraikuntza da Elkargoa" Michel Etxebest Maule-Lextarreko auzapez eta Elkargoko Ekonomia eta Lurralde Garapeneko Batzordeko buruak 'Faktoria'n esan digunez, eta "kanpotik aski ez dirudien arren", urte honetan egindako egiturazko lanaren garrantzia azpimarratu du.
Ordezkarien hautaketa eta eskumenak hartuta, gutxika, eraikin horretan gora egingo dela aurre ikusi du Etxebestek. Etxe hori, zehaztu du, gainera, bake giroan eraikitzea desio dute elkargoan eta Jean-René Etchegaray arlo horretan egiten ari den ahalegina azpimarratu du: "Denok espero dugu bakean bizitzea".