Itxi

Idoia Mendia, PSE

'Estatutuan erabakitze eskubidea sartzen badugu, baliogabetu egingo dute'

Euskadiren eskumenak zabaltzeko prest daude sozialistak baina ez "frustrazioak sortzen laguntzeko, ezinezkoak diren gauzak aginduz".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Nola sakondu gure autogobernuan eta nola blindatu gure eskuduntzak, horretan gaude sozialistak" esan du Idoia Mendia PSE Euskadiko Ezkerrako idazkari nagusiak 'Faktoria'n, eta ez etsipena sortuko luketen planteamentuak egiten. Izan ere Mendiaren hitzetan, "erabakitze eskubidea estatuto berrian sartuko balitz, baliogabetu egingo lukete estatutu berria".

Kataluniako auziari dagokionez, 155. artikuluaren aplikazioaz "balorazio ona" egin du Mendiak eta era berean adierazi du Kataluniako agintarien esku dagoela hura bertan behera gelditzea. Aktualitateko beste gaiei dagokienez, Irungo udal barruan PSEren  eta EAJren artean lehertu den krisiari buruz , ziur dago sozialisten idazkari nagusia,  "Irunen geldituko" dela eta Cabacas auziari dagokionez, berriz, auzi hori "lehen bait lehen argitzea" eskatu du Mendiak.

atu du Mendiak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)