Jon Barcenaren bilaketa
'Berrizen denok ezagutzen gara, denok nahi genuen sufrimendua ekidin'
Atzo goizeko 9ak aldera aurkitu zuten Jon Barcena Berrizko gaztearen gorpua Urrunaga urtegitik gertu. Gorka Kamara bilaketan lanetan aritu da eta egun hauek nolakoak izan diren kontatu digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ia hilabeteren ondoren, atzo goizeko 9ak aldera aurkitu zuten Jon Barcena Berrizko gaztearen gorpua Urrunaga urtegitik gertu, Legution. Gorka Kamara, Jon Barcenaren bilaketa lanetan ibili da azken aste hauetan, oso momentu gogorrak direla esan digu 'Faktoria'n, hunkituta mintzatu da, jendea egunero bilaketa lanetarako prest egon dela dio "familiaren sufrimendua ekiditeko" laguntza etengabea izan dela.
Une honetan ikerketaren datuen zain jarraitzen dute, eta asteburuan Berrizen Jon Barcenari omenaldia prestatzen ari direla azaldu digu.
Amaitzeko gaineratu du: "jendeari eskertu nahi diogu egindako lana, bihotzez eskertu nahi diegu emandako babesa. Euskal Herriak erakutsi duen elkartasuna izugarria izan da".