Alfako langileak
'Alfa desagertu da'
Bi hilabetetik gora daramatzate Alfako langileek, greban. Enpresa historikoarenak egin duela diote langileek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eibarren eta eskualde osoan ikurra izan da Alfa enpresa. 1920ean sortua, 100 urte betetzera doa, baina, langileek kontatu digutenari kasu egiten badiogu, desagertzeko atarian legoke.
Lan gatazka betean daude. 64. greba egunean izan da eurekin 'Faktoria'. Lan batzordearen arabera, ekoizpen arloko ia langile guztiak parte hartzen ari dira lanuztean. Eta egoera gogorra, oso gogorra egiten ari zaie.
zaie.