Itxi

Eguneko efemeridea

Duela 167 urte hil zen 'Frankestein'en idazlea, Mary Shelley

1851n hil zen askoren ustez zientzia fikzioko lehen liburua, 'Frankestein', idatzi zuen egilea. 1818an argitaratu zuen, eta garai hartan apurtzailea izan zen emakume batek idatzi izana.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gaur  bezelako egun batez, duela 167 urte,  hil zen 54 urterekin,  askoren ustez zientzia fikzioko lehen liburua idatzi zuen idazlea: Mary Shelley. 1818an argitaratu zuen Frankestein eleberria, eta garai hartan ez zen batere ohikoa horrelako eleberri bat emakume batek idaztea.

Udako gau trumoitsu batean, tximinia baten alboan, Leman lakuari begira sortu eta egituratu omen zuen Mary Shelleyk 'Frankestein'en historioa. 200 urte bete ditu 'Frankestein' doktoreak bere laborategian sortu zuen munstruoak, eta oraindik gaurkotasuna izaten jarraitzen du. Arrazoiak eman dizkigu liburua itzuli duen Iñigo Errastik: Laborategian  sortutako izaki bizidunak sentimentuak zituen, bakardadea eta bazterkeria  jasan  zituen…. Eta, hasieran ona bazen ere, gero mendeku bila hasi zen. Azken hori ez da Mary Shelleyren kasua, hala ere, askoren ustez liburu autobiografikoa da neurri handi batean.

Frankenstein liburuaren  egileak gorabehera handiko harremana izan zuen Parcy Shelley poetarekin. Haren lehenengo emazteak bere buruaz beste egin zuen Mary  eta  Parcy Italiara bizitzera joan zirenean. Han izandako lau seme-alabetatik 3 galdu zituzten eta Maryk isil-isilik gorde omen zituen senarraren desleialtasunak.

19 urte  betetzear zituela idatzi  zuen Mary Shelleyk Frankenstein liburua; arrakasta izan zuen orduan, eta zer esanik ez urteetara. Konta ezinak dira egin diren argitalpenak, eta mila bertsio baino gehiago antzerki, komiki eta zineman.

Duela  167 urte, 1851ko otsailaren 1ean hil  zen gure gaurko protagonista, eta 200 urte dira Genevatik gertu, Leman lakuari begira Mary Shellyk 'Frankestien'en istorioa  sortu zuela.

Audioak (1)