Itxi

Kontsumobide

Led instalazioak eskaintzen dituen iruzurra atzeman du Kontsumobidek

Nora Abete zuzendariak jakinarazi du 'Ifusion' enpresa ustezko lege bati buruzko informazio faltsua ari dela zabaltzen Donostia eta Gasteizeko etxeetan led instalakuntzak egiteko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Donostian eta Gasteizen etxeko bonbillak aldatzeko, iruzurraz baliatzen ari den kanpaina faltsu baten berri eman du Kontsumobidek. Nora Abete erakundeko zuzendari nagusiak 'Faktoria'n adierazi duenez, "Ifusion" izeneko enpresa informazio faltsuaz ari da baliatzen, kontsumitzaileentzat derrigorrezkoa ez den aldaketa bat egiteko. Enpresa horrek etxabeetan jarri dituen kartelek  lege berri bati egiten diote erreferentzia eta informazio hori faltsua da, gaur gaurkoz, halako araurik ez baitago indarrean.

Salaketa horrezaz gain Kontsumobiden jasotzen dituzten beste salaketa eta kexuen berri eman digu Nora Abetek egin diogun elkarrizketan.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)