Itxi

Garbiñe Ubeda

'Diesela'

Diesel autoa erosi zuela aitortuz hasi, eta hamar-hamabost urteren buruan, diesel motorrek gasolinakoek baino ataka gogorragoa dutela esanez amaitu du garbiñe Ubeda iritzi-emaileak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Dieselari buruz osatu du iritzi artea Garbiñe Ubedak 'Faktoria'n."Neronek ere diesel autoa erosi nuen, eta gainera, bigarren eskukoa. Askotxok bezala. Txantxa merkea dirudien arren, ekologiaren izenean egin genuen motor horren aldeko apustua. Orduko etsaia, kosta ahala kosta garaitu behar zena, gasolina zelako. Hura zelako eguratsa CO2z kutsatzearen errudun nagusi deklaratua". Aitorpen horrekin hasi du zutabea, jarri ziguten "amua" irentsi zuela azpimarratuta. "Hamar-hamabost urteren buruan, gasolinak baino ataka ilunagoa bizi du dieselak", esanez amaitu du bere tartea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)