Eguneko efemeridea
Bob Marley jaio zela 73 urte
Musikaren munduko artista unibertsal bat gogoratu dugu gaur: Bob Marley. Reaggae musikaren ikur handiena 1945eko otsailaren 6an jaio zen Kingstonen, Jamaikan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaur efemeridearen tartean, Bob Marley gogoratu dugu. 1945eko otsailaren 6an jaio zen, eta bizi izan balitz, 73 urte beteko zituzkeen reaggae musikaren erreferente nagusia.
Bob Marley, jaiotzez Robert Nesta Marley, Jamaikako Kingston hiriko auzo txiro batean hazi zen amarekin, aitak familia abandonatu ondoren. Bertan ezagutu zuen reggae musika, eta Joxetxo Mintegi idazle eta adituak ez du dudarik: reggae musika mundura eraman bazuen konposatzeko abesti ahaztezinak sortzeko zuen gaitasunagatik izan zen. Baina era berean sinbolismo oso bat transimitizen zuen Marleyk: Rasta filosofía, ilea, afrikar harrotasuna….
Eta bakezaletasuna ezin ahaztu, bere lehen letretatik garai hartan Jamaikan zen kaleko indarkeriaren aurka agertu zen eta 1976an tirokatu ere egin zuen Jamaikako berradiskiditzea bultzatze zuen kontzertu batean parte hartu ostean. Orduan, Londresera alde egin zuen, Exodus izeneko diskoa eta kantua sortuz.
1980an bere bizitzako ametsa zein zen galdetuta, porro bat eskuan zuela honela erantzun zuen Marleyk: “Rasta da etorkizuna… nik ez daukat anbiziorik, nik badut nahi bat ikustea gustatuko litzaidakena, gizateria batera elkarbizitzen ikustean, izan zuri, beltz, txinatar edo nahi dena”.
1981ean, 36 urte besterik ez zituela, hil zen minbiziak erasanda, 3 egun lehenago Pittsburgen azken kontzertua emana zuen. Rasta sinesmenean oinarrituta lehen unean anputazioei ezetz esan zien baina minbiziari aurre egiten saiatu zen azkenerako, berandu zen ordea. Musikaria hil zen, mitoa jaio zen.
Ez zuen mundua adiskidetzea lortu, baina mundua jarri du dantzan gaur 73 urte jaio zen artista hilezkorrak