Kargatzen...
Itxi

Cristina Uriarte

'B-2 euskara mailaren eskakizuna modu mailakatuan egingo dugu'

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak hezkuntza eragileei atzo aurkeztu zien itunerak oinarrien proposamena zehaztu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak 'Faktoria' albistegian zehaztu du hezkuntza eragileei atzo aurkeztu zien hezkuntza itunerako oinarrien proposamena. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketen amaierarako ikasle guztiei B-2 euskara maila eskatuko zietela aurreratu zuen sailburuak. Gaur gaineratu du, "modu mailakatuan" ezarriko dela derrigortasun hori. "Ikastetxe guztiak ez daude egoera berdinean" esan du sailburuak, eta helburu orokor gisa jarri bada ere, Cristina Uriartek dio "toki bakoitzean nola egin" ikusiko dutela.

 

tela.

 

Bideoak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)