Eguneko efemeridea
Fernando Artola 'Bordari' hil zela 35 urte
Gaur, efemeridearen tartean, guztion memorian dagoen kantu baten letra egilea gogoratuko dugu: 'Txuriko' kantu ezaguna idatzi zuen Fernando Artola, 'Bordari'.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Duela egun gutxi, otsailaren 3an bete dira 35 urte Fernando Artola Bordari hil zela, 'Txuriko' kantuarekin guztiongan eragin duen egilea 1910ean jaio zen Hondarribian. Ume garaian Hondarribia herri txiki eta euskalduna ezagutu zuen; eta horiek izan ziren hain zuzen bere bizitzaren ipar orratzak, euskara eta Hondarribia. Txomin Artola kantariak, Bordari-ren semeak, gogoratu digu.
Errepublika garian, Zeruko Argia-n, besteak beste, idazten hasi zen. Gerra ostean atxilotua ere izan zen, baina euskaltzaletasuna sustatzen jarraitu zuen, 50eko hamarkadan El Diario Vasco egunkaritik, orduan bertan idazteko sortu zuen Bordari ezizena, bertsozale sutsu eta txapelketan epaimahaikide ere izanik, Basarriren nire bordatxotik txokoa gogoan izan zuen ezizena asmatzerakoan. Hiru liburu eta bertso eta poema ugari idatzi zituen baina nola iritsi zen Txuriko gugana? Semeak berak izan zuen zerikusia. Artolak kontatu digunez, hasieran ingelesez eta frantsesez besten zuen, baina euskaraz aritzea erabaki zuenean, aitarengana jo zuen hitzak egiteko. Hark idatzi zuen 'Txuriko'ren istorioa.
Txominek egindako kantuak eta aita zuen Bordariren hitzek ezin hobe garamatzate XX. mende hasierako Hondarribia herri arrantzalera garamatzate, izan ere 'Txuriko'k kontatzen duena ez da asmatutakoa. 'Txuriko' existitu zen; txakur ausarta izan zen, ehiztari ona, Hondarribian oso maitatua, eta kantak kontatzen duen bezala hil zen, legatz handi bati helduta, itota.