Itxi

Iban Zaldua

'Crash' eta 'Right to decide'

Wall Streeteko burtsaren aspaldiko beherakadarik handienaz aritzeko aukeratu du The Primitives-en kantua eta, autoderminazioaren ponentziaren abiatzea Hawkind taldearen psikodeliarekin lotu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

The Primitives taldearen 'Crash' kantua "arin eta intranszendenteaz" jantzi du Iban Zalduak, Estatu Batuetako burtsen beherakadari buruzko albistea, 'Faktoria'n. "Ez dira hamar urte pasatu azkeneko baloreen merkatuko krisi handitik, eta hemen daukagu beste bat. Ikusten denez, kapitalismoak ez du bere akatsetatik ikasi", esan du, " kapitalen mundu mailako mugimenduak ia-ia guztiz askeak dira, ez zaio espekulazioari trabarik jarri, desarautzeak, alor honetan, jarraitzen du. Hots, 29ko krisiaren ostean egin zenaren aurkakoa. Horrela ez da batere arraroa gero eta maizago errepikatzea, erorialdiak…"

Hawkind taldearen Electric Tepee' albumetik apartatu du bigarren kantua, "Right to decide" izenekoa. Autobernu taldearen abiatzeari buruz aritu da haren ahairera. Kantu eta talde horren iragana eta proposamenaren psikodelia lotu ditu. "Agian", esan du, "EAJren droga psikotropikoekin lortuko da erabakitzeko eskubidea".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)