Suizidioa
Agustin Erkizia: 'Suizidioak duen elikagairik nagusiena isiltasuna da'
Bere buruaz beste eginda senideren bat galdu dutenek "Biziraun" elkartea sortu dute. Agustin Erkizia elkarteko sortzaileetako bat da, eta gai honi buruz hitz egitea oinarrizkoa dela azaldu digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Biziraun" elkartea sortu dute bere buruaz beste eginda senideren bat galdu dutenek. Gai iluna eta tabua dela iritzita elkarte honek uste du oso garrantzizkoa dela gai honi buruz hitz egitea, osasun publikoari dagokion auzia delako eta beharrezko liratekeelako prebentzio planak martxan jartzea.
Gaur "Faktoria"n, Agustin Erkizia egon da. Joseba semeak, bere buruaz beste egin zuen duela 17 urte, duela 5 urte. Agustinek esan digu, jendeak ez duela gaiari buruz galdetzen, eta isiltasun hori oso mingarria dela "zure semea bigarren aldiz hil balute bezala sentitzen zara". Inor ez dela ausartzen hildakoari buruz hitz egitera dio, min gehigarri bat ematen dietela uste dutelako egiten dute, baina oker daude, eta argi esan du: "suizidioak duen elikagairik nagusiena isiltasuna da".
Eta ingurukoei eskatzen die, horrelako kasu bat gertatzen bada, errespetuz gerturatu daitezela, "ez da behar ezer esatea, baina gerturatzea, normaltasunez jokatzea beti eskertzen da, aholku merkerik ez da behar".