Itxi

Bilgune feminista

M-8ko greba deialdiko zalantzak argitzen

Greba feministarako deialdiari buruzko galdera eta zalantzak argitu dizkigu Saioa Iraola Bilgune Feministako bozeramaileak

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hiru aste barru, martxoaren 8an, genero berdintasuna aldarrikatuko den lehen legezko greba dago deituta. “VIVAS NOS QUEREMOS” (“bizirik jarraitu nahi dugu”) Argentinako mugimenduari segika deitu ziren iaz grebak munduko 170 herrialdeetan, batez ere, Latinoamerikan. Gurean ere egin ziren geldialdiak, baina sinbolikoak izan ziren iazkoak. Aurten urrats bat eman eta greba deialdi arautua deitu dute talde feministek. Sindikatu nagusiek babestu egin dute proposamena eta eureka bideratu dituzte deialdiak.

UGT eta CCOOk bi orduko lanuztea proposatu dute.  Euskal Herriko gehiengo sindikalak, berriz, (ELA, LAB, STEILAS, ESK, HIRU, eta ENHE Bizkaia) lau ordukoak. Goizean, 11:00etatik 15:00etara; eta arratsaldean, 18:00etatik 22:00etara.

Arlo formalean hori. Baina lan kontraturik gabe ari diren emakumeak ere badaude lanuztera deituta. Helburetariko bat baita, emakumeek egiten duten errekonomizmendurik gabeko lana bistaratzea, genero desberdintasuna agerian uztea eta emakumeek ekonomian duten  pisua neurtu eta berdintasunezko tratua aldarrikatzea.

Hori dena, eta behin birritan, indarkeria matxista salatzea.

Horiek helburuak eta greba deialdiak. Baina galdera asko daude argittzeko. Saioa Iraola Bilgune Feministako kideak argitu dizkigu

- Emakumeentzako bakarrik dago deialdia egina.

- Deialdi formala da, lege babesa du, eta lantegietan, emakume bakoitzak erabaki ahal izango du zein deialdirekin bat egin.

- Lanuzteak ez daude gizonezkoentzat deituta. Gizonezkoen babesa eskatu dute hala ere, eta mobiliazioetan modu aktiboan parte har dezaten deitu dituzte.

- "Errekonozimendurik" gabe ari diren emakume langileei, zaintza lanetan ari direnei edo etxeko-andreei. Sinbolikoki, amantalak edo zaintza lanetako bereizgarri den beste ikurren bat balkoietan zintzilikatu ditzaten proposatu dute.

- Ikastetxeetan ere egingo dira mobilizazioak. Eskolak uztera deitu diete neska ikasleei. Mobiliziazioetara ikasle denak, mutil eta neska, daude deituta.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)