Kargatzen...
Itxi

Dislexia

Izaskun Jauregi: 'Lan handia egin behar da dislexia duen ume batekin'

Familia eta eskola zuzen-zuzenean inplikatu behar dira arazo honi aurre egiteko. Pazientzia eta lan handia eskatu ditu Izaskun Jauregik. Bere 16 urteko alabari duela zortzi urte diagnostikatu zioten.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mundu osoko biztanleriaren ehuneko 10ek du dislexia nahasmendua, gurean, 5 umetatik batek. Adituek diotenez, oso garrantzitsua da dagnostiko goiztiarra egitea, zenbat eta lehenago antzeman, orduan eta hobe aurre egin ahal izateko. Izaskun Jauregi izan da gurean. Bere alaba Izarok du dislexia, eta etxean nola bizi  izan duten kontatu digu. Esan digu, lan handia egin behar dela dislexia duen ume batekin  eta lana eginez gero  emaitzak lortzen  direla.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)