Kargatzen...
Itxi

Jon Sarasua

'Disonanteak beti ordaintzen du bidesaria'

Jon Sarasua gertuko elkarrizketan aritu zaigu, gaixotasunaz, munduaz, euskal munduaren diskurtso hegemonikoaz eta ETAren indarkeriaz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ekintza antolatua, sorkuntza eta pentsamendua. Alor horietan ari da Jon Sarasua, batik bestera, "abentura intelektualean" askotan, "entsaiatzen",  jarrerak propio mugitzen askotan, "kontrabandoan". Ikuspegi horretatik aritu zaigu 'Faktoria'n, besteak beste, ideologiaz eta  diskurtso hegemonikoaz: "Oso txalo-dependientea da euskal mundua" eta "disonanteak beti ordaintzen du bidesaria". Bizitza aztertzeko angelu berezia eman dio, baita ere, gaitzak, familia osoa erasotzen duen minbiziarekin lotutako gaitz arraroak. Hain zuzen ere, ospitalean egin zuen egonaldi batean sentitu zuen, bereziki, "indignazio etiko" bat Euskal Herria estutzen zuen borroka armatuaz, ordura arte, ETAkideei aitortzen zien "eskuzabaltasuna" bere "irakurketa politikoa etikoa epeldu" egiten zuelako.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)