Elixabete Bidart
'Jo egiten ninduen senarrak, ez zuen ezer onik, eta dibortziatu nintzen'
Elixabete Bidartek 89 urte ditu eta lapurtarra da. Duela 45 urte dibortzioa eskatzea erabaki zuen, senarraren tratu txarrak urte luzez pairatu ostean. Ordutik, libre bizi dela kontatu digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Elixabete Bidartek 89 urte ditu, duela 45 urte dibortziatzea erabaki zuen, inork egiten ez zuen garai batean. "Faktoria"n berekin izan gara Hazparnen, elkarrizketara kotxean etorri da, beti egin ohi duen bezala, autoak askatasun izugarria ematen diola ziurtatu digu.
4 seme-alaba izan ditu, eta 18 birbiloba, eta gaur egun pozik eta libre bizi bada ere, iraganean izandako bizitza gogorra kontatu diu.
Elixabetek azaldu digu, oso gazte ezkondu zen, 17 urte zituela, haurdun zegoelako. Haurra ez izateko biderik zegoenik ez zekiten garai hartan, "ez zegoen informaziorik". Ezkontzera behartua sentitu zen, haurdun zegoenez, beste biderik ez zegoela, derrigortua joan zen. Gaur egun beste bide bat hartuko lukeela, "haurra izango nuke, baina ez nintzateke harekin ezkonduko".
Senarrarekin ez zela ulertzen dio, "gizon gaiztoa zen", bere hitzetan, beti izan zen gaiztoa, "ez zuen ezer onik, dena barkatzen nion, baina gero ohartu nintzen hori ez zela bizitza". Tratu txarrak ematen zizkiola kontatu digu, jo egiten zuela etengabe, "beldurrez bizi nintzen". Dibortziatzea erabaki zuela esan digu, nahiz eta senarrak ondo hartu ez, baina, bide horretan seme alabek asko lagundu ziotela dio. 44 urterekin dibortziatu zen, duela 45 urte. Garai hartan, jendeak dibortzioaren aukera ez zuela onartzen esan digu, baina berak argi zuela. "Erabat bukatu zen, auzitegietara joan, dibortzioa lortu eta ez nuen berriro ikusi". Ordutik, pozik eta libre bizi dela esan digu.