Itxi

Eguneko efemeridea

Amale Arzelus, euskal irratigintzako lehen emakumea, jaio zela 94 urte

2015ean utzi gintuen euskaltzale nekaezina gogoratu behar dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gaur efemeridearen tartean, gure aitzindari bat gogoratu behar dugu. 1924ko otsailaren 19an, duela 94 jaio zen Amale Arzelus, euskal irratigintzako lehen emakumea. 2015ean utzi gintuen euskaltzale nekaezina gogoratu behar dugu.

Irratian kate asko dauzkagu gaur egun, eta horietako batzuk euskaraz, baina horretan ere izan ziren aitzindariak. 1932an hasi ziren Joseba zubimendi eta Ander Arzelus Luzear euskarazko lehen irratsioak egiten Donostiako Radio Unionen. Eta bertan gure gaurko protagonista, 8 urte besterik ez zituela euskaraz irratian hasi zen Amale Arzelus, Luzear-en alaba. Amaletxu izan zen irratian. Koldo Ordozogoiti kazetaria eta irratian adituak oroitu duenez, Gerra zibilak, beste gai askotan bezala etena ekarri zuen, aita espetxeratu eta urte batzuk Ipar euskal Herrian igaro ostean, itzuli zen ordea Amale Donostiara eta irratian ez, baina euskaltzaletasunean segi zuen lehen ikastolen irakasle gisa.

2012an, 80. urteurrenerakin bat, ekitaldi batean Amale Arzelusek esker ona jaso arren, Ordozgoitik uste du euskaraz irratia lehenegoz egin zutenekin kitatu gabeko zorra dugula. Izan ere, irratian ere, izan direlako gara, eta garelako izango dira. Eskerrik asko Amale Arzelus.

Audioak (1)