Itxi

Nekane Balluerka

'Unibertsitateak ez du inoiz enpresaren beharretara moldatu behar'

Nekane Balluerkak, EHUko errektoretzan urtea beteta, eraikinak berritzeko diru atal berezia eta langileriaren egonkortasuna bultzatzeko lege moldaketak eskatu ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Guztiz desados nago hori esaten dutenekin. Unibertsitateak ez du inoiz enpresaren beharretara moldatu behar", esan du Nekane Balluerka EHUko errektoreak gaur 'Faktoria'n eskaini duen elkarrizketan. Azaldu du, enpresa munduarekin elkarrizketa egon behar duela eta kontsentsuak bilatu behar direla, baina inondik inora ez dela unibertsitatearen norabidea haren baitara bideratu behar. Alde horretatik, baita ere, gehiegizkotzat jo du Medikuntza eta Erizaintza fakultate berria eraikitzeko baldintza gisa % 30eko finantziazio pribatua bilatu behar izatea: "Oso baldintza gogorra da", azpimarratu du. Lehentasunezkoa jo du eraikin berri hori egitea, baina azpimarratu du, beste behin ere, "EHUren aurrekontuek ez dutela ematen eraikinak berritzeko". Jaurlaritzak aurrekontuetan izan duten igoera eta baldintza malgutasunak eskertu dituen arren, partida berezi bat eskatu du azpiegituretarako.

Errektorealdian falta zaizkion hiru urte hauetarako, hau du, Medikuntza era Erizaintza fakultate berriaz gain, bultzatu nahi ditu ikerketarako baliabiadeak eta unibertsitateko langileen egonkortasun tasa handitzea. Gustura egongo diren unibertsitatea ere nahi du ikasleentzat.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)